Ongi etorri Aramaioko BIZENTE GOIKOETXEA ABESBATZAREN web orrira.
Web gune honetan gure abesbatzaren historia kontatuko dizugu, eta gaur egun nolakoa den ere bai. Abesbatzaren emanaldiak eta gure errepertorioaren zati bat ere hementxe aurkitu ahal izango dituzu.
Ez dakigu ongi abesbatza noiz eta nola sortu zen, baina gauza jakina da XIX. menderako Parrokiako Koru gisa emanaldiak ematen zituela. Gure abesbatzak, gainera, presentzia izan du beti Aramaio, Araba eta Euskal Herriko kulturan. Gaur egun, musika korala lantzen dugu, erlijiozkoa zein herrikoia, eta era guztietako jai publiko zein pribatutan kantatzen dugu, ospakizun sozial edo erlijiozkoetan. Edozein ekitalditara joan gaitezen nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.