Historia

Concierto Kaikus 1

Lehenbiziko erreferentziak XIX. mendekoak dira. Baina XX. mendean jaso zuen abesbatzak bultzadarik aipagarriena, Fidel Ibargutxi organista jaunaren eskutik. Izan ere, Ibargutxik proiekzioa eman zion abesbatzari, eta gainera, musika-irakaskuntza baliotsuak eman zizkion herriko gazte askori. Haietako batzuek musikan dihardute gaur egun oraindik.
Garai hartan sortu zen, halaber, Aramaioko Otxotea, Abesbatzako kideekin, eta Sabin Salaberri zuzendari zutela. Otxote hark ordezkatu zuen Araba Euskal Herriko eta Nafarroako Otxoteen Txapelketan, 1963an.

Ochote 1

1993ko uztailean Arabako Abesbatzen Elkartean sartu zen, eta ordurako hartua zuen Bizente Goikoetxea Abesbatza izena. Izen horrekin ohore egiten zion Bizente Goikoetxea herriko seme ospetsuari, bere garaian musika polifoniko erlijiotsuaren maisu izan zenari (1854/1916). Orduz geroztik, gure abesbatzak ARABA KANTAN programaren barruan emanaldiak ematen ditu Arabako hainbat herritan. Bestalde, truke-programak ere antolatu izan ditu Kataluniako abesbatzekin, eta hainbat tokitan kantatu; besteak beste Toledon, TVEn ─Bizente Goikoetxearen obra ezagutzera eman zuenean─, ETB1eko igandeko mezetan, eta abarretan.

Coro antigua 1

Gure abesbatzaren historian bada mugarri garrantzitsu bat: 1999. urtean aita Goikoetxeak konposatutako Meza Sol-en lana estreinatu genuen Samaniego Abesbatza eta Carmelo Bernaola Orkestrarekin batera, Sabin Salaberri zuzendari zela, nola ez, Aramaion jaiotako musikari eta konposatzaile ospetsua. Aita Goikoetxeak Aramaion 1899an egin ziren Lore Jokoetarako konposatu zuen lan hura, baina bere garaian ez zuten inoiz kantatu azkenean.

Lore Jokoak 1999

Azken urteotan, beste zuzendari batzuekin lan egin dugu, nahiko modu egonkorrean: Paco Salaberri, Tere Gonzalez, Manu Sagastume, Esther Mendialdua eta Martin Arana. Guztiek lagundu dute gure Abesbatza goresten, eta gure oroitza eta esker ona merezi dituzte.

171021-05-BixenteGoikoetxeaAbesbatza-Ibarra 1boton-arriba-pk-1